Norentzat?

Pertsonalde zuretzat da

  • Zure hondar-alea jarri nahi baduzu, asti askorik izan ez arren.
  • Badakizu badaudela errealitate bidegabeak, eta zure ekarpena egin nahi duzu errealitate horiek eraldatzeko, nazioarteko lankidetza proiektuen edo harrera proiektuen bitartez.
  • Ongi konpontzen bazara sukaldean, gai bazara gaztelania irakasteko edo loteria saltzeko.
  • Pertsona bezala hazi nahi baduzu, proiektu justu eta solidario bateko kide bihurtuz.

Pertsonalde eurentzat da

  • Bazterkeria sozialeko arriskuan dauden familientzat, edozein izanda ere euren jatorria edo bizilekua: Manila, Peru, Sestao… Inon lagundu badezakegu, egingo dugu.
  • Egoera desabantailatsuetan dauden umeak.
  • Getxora iristen diren migratuak edota nazioarteko babes eskatzaileak.